XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan buztana puzten eta puzten hasi zitzaion inoiz ez bezala.

Eta hainbesteraino puztu zitzaion, azkenean lurretik gorantz igotzen hasi bait zen deabrua.

- Zer gertatzen da hemen?- esaten zuen deabruak beldurturik -.

- Baina zer da hau, hegan hasi naiz! Geldi hadi, buztana! Gelditzeko! Ez hadi puztu gehiago! Geldi! Zorabiatu egiten naizela! Ai! Hago geldi, buztana!.

Baina buztanak puzten eta puzten jarraitzen zuen eta Kinkilimarro behetik gora zihoan globo erraldoi bat bezala.

- Lagundu! Lagundu!- zioen garrasika -.

- Jaits nazazue hemendik! Lagundu! Hau zorabioa! Ai! Lagundu mesedez! Lagunduuuu!.